Barnetegirako sukaldari bila gabiltza
Gabriel Aresti Euskaltegian aitatasun baja bat betetzeko sukaldari bila gabiltza Bakaikun (Nafarroa) daukagun barnetegian lan egiteko. Gure euskaltegia Bilbon egon arren urtean zehar zein udan ikasleak bertara joaten dira euskera ikastera; beraz garrantzitsua da langileak euskera maila txukuna izatea eta gainera bertan ikasteko aukera ere izango luke.
Lanaldia: 2025eko urtarrilean hasi eta irailerarte luzatuko da. Urtean zehar asteburuetan eta Aste Santuan eta udan (ekainetik irailera) hamairu eguneko barnetegiak. Bertaratuko diren ikasleen kopuruak aldakorrak izan ohi dira urtean zehar, baina beti aldez aurretik jakingo dugu zenbat izango diren.
Bazkari eta afariak prestatu beharko dira eta menu bakarra eta itxia izango da, hala ere kontuan hartu beharko dira intolerantziak, alergiak edo antzeko arazoak dituztenak. Barnetegian bertan nahi izanez gero lo egiteko aukera dago.
Soldatari dagokionez, egun indarrean dagoen lan konbenioaren ganetik egongo da.
Bidali zure CVa emailez eta erantzungo dizugu.
Harremanetarako tlf: 944237732
sukaldaribila@gabrielaresti.eus
Published until 2025 January 18