Utilizamos cookies de Google Analytics para obtener estadísticas anónimas de uso y visitas de nuestra web. Al continuar su visita en este sitio, acepta el uso de cookies. Más información

MATRIKULA IKASTETXEKO IDAZKARITZAN EGINGO DA!!!

PLAZEN ESLEIPENA: DATAK

Zerrendetan sartzeko IKASGUNEA atarian sartu behar duzu erabiltzailea eta pasahitza erabilita; ez baduzu, erregistratu egin beharko duzu, hori baita onartuak ikusteko modu bakarra.

- I. FASEKO lehen esleipena (*):

Behin-behinekoa uztailaren 9an argitaratuko da.

Erreklamazioak: uztailaren 12ra arte

Behin betikoa uztailaren 13an argitaratuko da.

- Bigarren esleipena, II. FASEA:

Uztailaren 23an argitaratuko da.

- Hirugarren esleipena, III. fasea:

Uztailaren 28an argitaratuko da.

(*) Behin behineko eta behin betiko esleipenei begiratu behar zaie, aldaketak egon baitaitezke.

 

♦ OSO GARRANTZITSUA

Plaza bat esleitzen zaien ikasleek matrikula egin beharko dute, eta hala egiten ez badute, hutsik uzten duten plaza hori hurrengo esleipen-prozesuan esleituko da.

MATRIKULA-DATAK: ESLEIPENAREN ARABERA

- I. FASEKO 1. esleipena, uztailaren 13an (behin betikoa): matrikula uztailaren 19tik 21era.

- II. FASEKO 2. esleipena, uztailaren 23an: matrikula uztailaren 26an eta 27an.

- III. FASEKO 3. esleipena, uztailaren 28an: matrikula: uztailaren 29an eta 30ean.

 

APARTEKO ALDIA (plazarik badago): irailaren 1etik aurrera.

MATRIKULA EGITEKO DOKUMENTAZIOA.

- NANaren fotokopia

- Sartzeko titulua egiaztatzen duen agiria (titulua, tituluaren frogagiria edo ikaslea titulurako mailaz igota dagoela adierazten duen agiria).

- Argazki bat duela gutxi, karnetaren tamainakoa.

- 28 urtetik beherakoek 1,12 € (eskola-asegurua) Kutxabanken sartu izanaren frogagiria (ES10 2095 0611 0320 4801 1035) (kontzeptua: izen-abizenak).

 

Matrikula egitean, uniformeari, ikasturtea hasi aurretik egin beharreko beste fidantza/ordainketa batzuei eta abarri buruzko informazioa emango zaizu.

 

Beste heziketa-ziklo bat egin baduzu eta moduluren bat baliozkotzeko eskatzeko asmoa baduzu, egindako zikloaren notak jasotzen dituen ziurtagiri akademikoa aurkeztu behar duzu. Baliozkotzeko eskabide-orria.

Zalantzarik baduzu, jarri gurekin harremanetan 946018321 edo 946012446 telefonoetan.

Contact