SUKALDE-ZUZENDARITZAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Batxiler-titulua edo batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.
• BBBeko 3. maila gaindituta izatea (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna): Ziurtagiri akademiko baten bidez egiaztatzea gainditu direla batxiler-titulua lortzeko irakasgai guztiak, irakaskuntzen hirugarren ikasturtea amaitu ondoren, Hezkuntzari eta Hezkuntzaren Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututakoaren arabera. EFP/1210/2021 Agindua, azaroaren 2koa, aurreko hezkuntza-sistemako ikasketa eta titulu jakin batzuen baliokidetasuna ezartzen duena, lanbide-heziketako irakaskuntzetan sartzeko.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana.
• Teknikari-titulua izatea (erdi-mailako lanbide-heziketa).
• Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditu izana.
• Unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea.
• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez 19 urte izan behar dira proba egiten den urtean, edo 18 teknikari-titulua dutenen kasuan).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Sukaldeko produkzioa eta zerbitzua zuzentzea eta antolatzea eta, horretarako, eskaintzak eta bitartekoak zehaztea, hornikuntzako, produkzioko eta zerbitzuko berezko jarduerak kontrolatzea, helburu ekonomikoak betetzea, ezarritako kalitate-protokoloak jarraitzea eta higieneko, laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumena babesteko arauen arabera jardutea.
Profesional hau gai izango da:
• Enpresak eskaintzen dituen produktuak definitzeko, proiektu estrategikoaren parametroak kontuan izanik.
• Produkzio-prozesuak diseinatzeko eta antolamendu-egitura eta beharrezko baliabideak zehazteko, enpresaren ezaugarriak kontuan izanik.
• Sukaldaritza-produktuen eskaintza zehazteko, aldagai guztiak kontuan hartuta, eta, horrela, prezioak finkatzeko eta prozesuak estandarizatzeko.
• Jarduerak programatzeko eta baliabideak antolatzeko, produkzio-beharren arabera.
• Lehengaiak baldintza egokietan hornitzeko, biltegiratzeko eta banatzeko, lotzen den dokumentazioa eta kalitatea kontrolatuta.
• Espazioak, makineria, lanabesak eta erremintak prest jartzea kontrolatzeko.
• Ondoren erabili ahal izango diren lehengaietan aplikatu behar diren aurreelaborazio- eta/edo lehengoratze-prozesuak egiaztatzeko.
• Sukaldaritzako elaborazio-prozesua antolatzeko, prozesuen estandarizazioa kontuan hartuta, eta ondoren haiek dekoratzeko/amaitzeko edo kontserbatzeko.
• Elaborazioen dekorazioa/amaiera gainbegiratzeko, beharren eta ezarritako protokoloen arabera, haiek kontserbatzera edo zerbitzatzera begira.
• Sukaldaritzako jeneroak eta elaborazioak ontziratzeko eta/edo kontserbatzeko prozesuak egiaztatzeko, metodo egokiak aplikatuta eta tresneria aproposa erabilita, haien kalitatea gainbegiratzera eta elikadura-arriskuak saihestera begira.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Lanak:
• Profesional honek ostalaritzaren sektoreko eta, zehazki, jatetxe-arloaren azpisektoreko enpresa handietan zein ertainetan edo txikietan egiten du lan, eta establezimendu txikietan, askotan, jabe gisa eta sukaldeko arduradun gisa -biak batera- jardun dezake.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
• Elikagaien eta edarien zuzendaria.
• Sukalde-zuzendaria.
• Sukaldeko produkzio-burua.
• Sukaldeko burua.
• Sukaldeko bigarren burua.
• Cateringeko eragiketen burua.
• Partidaburua.
• Sukaldaria.
• Ekonomatuko eta upeltegiko arduraduna.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Lehengaien hornikuntzaren kontrola. (99 o.)
• Sukaldeko aurreelaborazio- eta kontserbazio-prozesuak. (198 o.)
• Sukaldeko pastelgintzako eta gozogintzako elaborazioak. (200 o.)
• Sukaldaritza-elaborazioko prozesuak. (264 o.)
• Sukaldeko produkzioaren kudeaketa. (200 o.)
• Elikadurako kalitatearen eta segurtasunaren eta higienearen kudeaketa. (66 o.)
• Gastronomia eta nutrizioa. (60 o.)
• Jatetxe-arloko administrazio eta merkataritzako kudeaketa. (99 o.)
• Jatetxe-arloko giza baliabideak eta taldeen zuzendaritza. (80 o.)
• Ingelesa. (165 o.)
• Sukalde-zuzendaritzako proiektua. (50 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza.(360 o.)
Ziklo honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu, klikatu HEMEN