Utilizamos cookies de Google Analytics para obtener estadísticas anónimas de uso y visitas de nuestra web. Al continuar su visita en este sitio, acepta el uso de cookies. Más información

JATETXE-ARLOKO ZERBITZUAK

Jatetxe arloko zerbitzuak
 

Erdi Mailako zikloa da, Ostalaritza eta Turismoa familia profesionalekoa.

Titulu honen konpetentzia orokorra da jatetxe arloaren esparruan elikagaiak eta edariak prestatzeko, aurkezteko eta zerbitzatzeko jarduerak eta bezeroentzako arretari dagozkionak gauzatzea, ezarritako kalitate-protokoloei jarraiki, eta higieneari, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauen arabera jardunda.

Lanbide-irudi honek nagusiki ostalaritza-sektoreko enpresa handietan zein ertain eta txikietan garatzen du bere lanbide-jarduera, baina bere kontura ere lan egin dezake jatetxe arloko establezimendu txikietan. Lanbide hau elikagaiak eta edariak elaboratzeko eta zerbitzatzeko prozesuak garatzen dituzten produkzio-sektoreetan eta -azpisektoreetan garatzen da, esate baterako ostalaritzasektorean eta, horren esparruan, ostalaritzako eta jatetxe arloko (tradizionala, modernoa eta kolektiboa) azpisektoreetan.

ZIKLOAREN MODULUAK ETA ORDUAK.

1. LEHEN IKASTURTEA.

  • Lehengaien hornikuntzaren kontrola, 99 h
  • Taberna eta kafetegietako zerbitzuen prozesuak, 198 h
  • Jatetxeko zerbitzuen prozesuak, 264 h
  • Elikagaien kalitatearen eta segurtasun eta higienearen kudeaketa, 66 h
  • Jatetxe-arloko kudeaketa administratiboa eta komertziala, 99 h
  • Ingelesa, 165 h
  • Prestakuntza eta lanbide-orientazioa, 99 h

 

2. BIGARREN IKASTURTEA.

  • Sommeliertza, 100 h
  • Jatetxe-arloko zerbitzuen eta ekitaldien planifikazioa eta zuzendaritza, 180 h
  • Gastronomia eta nutrizioa, 60 h
  • Jatetxe-arloko giza baliabideak eta zuzendaritza-taldeak, 80 h
  • Atzerriko bigarren hizkuntza (frantsesa), 120 h
  • Sukalde-zuzendaritzako proiektua, 50 h
  • Enpresa eta ekimen ekintzailea, 60 h
  • Prestakuntza lan-zentroetan, 340 h

JATETXE ARLOKO ZERBITZUETAKO TEKNIKARIA

Sartzeko baldintzak:

Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo goi-mailako ikasketa-maila izatea.

• Oinarrizko lanbide-titulua izatea (oinarrizko lanbide-heziketa).
• Teknikariaren edo teknikari laguntzailearen titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) bigarren maila gainditu izana.
• Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez hamazazpi urte beteta izan beharko dira proba egiten den urtean).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

Jatetxe-arloaren esparruan elikagaiak eta edariak prestatzeko, aurkezteko eta zerbitzatzeko jarduerak eta bezeroarentzako arretari dagozkionak gauzatzea. Jatetxe-arloaren esparruan elikagaiak eta edariak prestatzeko, aurkezteko eta zerbitzatzeko jarduerak eta bezeroarentzako arretari dagozkionak gauzatzea.

Profesional hau gai izango da:
• Egin behar den elikagaien eta edarien zerbitzu mota hautatzeko, jasotako informazioa abiapuntutzat hartuta.
• Espazioak, makineria, tresnak eta erremintak prestatzeko eta, hala, produkzio-unitateak eta/edo zerbitzugintzakoak prest jartzeko.
• Produkzio-jarduerak eta zerbitzugintzakoak garatzean beharrezkoak diren zerbitzu aurreko eta zerbitzu ondoko eragiketak eta prozesuak gauzatzeko, horretarako esparrua eta prozesuen estandarizazioa kontuan hartuta.
• Bezeroari zerbitzu egiteko eta arreta emateko.
• Fakturazioaren eta/edo kobratzearen prozesuak gauzatzeko.
• Lehengaiak jasotzeko, biltegiratzeko eta banatzeko.
• Bezeroari zerbitzu egiteko eta arreta emateko.

Irakaskuntza horietan, honako zeregin hauetarako beharrezko ezagupenak hartzen dira barnean:
• Laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jarduerak egiteko.
• Elikagai-manipulatzaileen txartela lortzeko.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Lanak:
• Ostalaritzaren sektorean eta jatetxe-arloko establezimenduetan. Oro har, elikagaiak eta edariak elaboratzeko eta zerbitzatzeko prozesuak garatzen dituzten produkzio-sektoreetan, esate baterako ostalaritza-sektorean, eta, horren esparruan, hotel eta jatetxe-arloetan.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

• Taberna-kafetegiko edo jatetxeko zerbitzaria.
• Jangelako zerbitzaria.
• Elikagaiak eta edariak produzitzeko eta zerbitzatzeko unitateetako ekonomatuko langilea.
• Tabernaria.
• Sommelier-laguntzailea.
• Garraiobideetako zerbitzuetako laguntzailea.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Taberna-kafetegiko oinarrizko eragiketak. (297 o.)
• Jatetxeko oinarrizko eragiketak. (297 o.)
• Taberna-kafetegiko zerbitzuak. (147 o.)
• Jatetxeko eta ekitaldi berezietako zerbitzuak. (252 o.)
• Ardoa eta zerbitzua. (66 o.)
• Eskaintza gastronomikoak. (99 o.)
• Jatetxe-arloko komunikazio-teknikak. (63 o.)
• Elikagaiak manipulatzeko segurtasuna eta higienea. (66 o.)
• Ingelesa. (165 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)


Ziklo honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu, klikatu HEMEN

SARBIDERAKO BALDINTZAK

Esteka honetan ikusgai dituzu Erdi Mailako Hezkuntza Zikloetara sartzeko eskakizunak.

Contact