Leioako Ostalaritza Eskolak Urratsbat enpresen sorrera proiektuan parte hartzen du.
Urratsbat enpresak sortzen laguntzeko programa bat da, erdi- eta goi-mailako Lanbide Heziketako ikastetxeetako bigarren mailako ikasleei, ikastetxeko ikasle ohiei eta ikastetxearekin prestakuntza ez-arautuaren edo prestakuntza ez-presentzialaren bidez zerikusia duen edozein pertsonari zuzendua.
Urratsbatek aholkularitza integraleko zerbitzu bat eskaintzen dio pertsona ekintzaileari bere enpresa abian jartzeko prozesuan.
Eskolako Urratsbat dinamizatzailea Argiñe Camara Egaña da.