JATETXE ARLOKO ZERBITZUEN ZUZENDARITZAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Batxiler-titulua edo batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.
• BBBeko 3. maila gaindituta izatea (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna): Ziurtagiri akademiko baten bidez egiaztatzea gainditu direla batxiler-titulua lortzeko irakasgai guztiak, irakaskuntzen hirugarren ikasturtea amaitu ondoren, Hezkuntzari eta Hezkuntzaren Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututakoaren arabera. EFP/1210/2021 Agindua, azaroaren 2koa, aurreko hezkuntza-sistemako ikasketa eta titulu jakin batzuen baliokidetasuna ezartzen duena, lanbide-heziketako irakaskuntzetan sartzeko.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana.
• Teknikari-titulua izatea (erdi-mailako lanbide-heziketa).
• Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditu izana.
• Unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea.
• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez 19 urte izan behar dira proba egiten den urtean, edo 18 teknikari-titulua dutenen kasuan).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Jatetxe-arloko elikagaien eta edarien produkzioa eta zerbitzua zuzentzea eta antolatzea eta, horretarako, eskaintzak eta bitartekoak zehaztea, hornikuntzako, produkzioko eta zerbitzuko berezko jarduerak kontrolatzea, helburu ekonomikoak betetzea, ezarritako kalitate-protokoloak jarraitzea eta higieneko, laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumena babesteko arauen arabera jardutea.
Profesional hau gai izango da:
• Enpresak eskaintzen dituen produktuak eta zerbitzuak definitzeko, proiektu estrategikoaren parametroak kontuan izanik.
• Produkzio- eta zerbitzu-prozesuak diseinatzeko eta antolamendu-egitura eta beharrezko baliabideak zehazteko, enpresaren ezaugarriak kontuan izanik.
• Elikagaien eta edarien zerbitzuen eskaintza zehazteko, eta produkzioko fitxa teknikoak egiteko, prezioak finkatzera eta prozesuak estandarizatzera begira.
• Jarduerak programatzeko eta baliabideak antolatzeko, produkzio-beharren eta aurrez finkatutako helburuen arabera.
• Ardoak, edariak eta bestelako lehengaiak baldintza egokietan hornitzeko, biltegiratzeko eta banatzeko, lotzen den dokumentazioa eta kalitatea kontrolatuta.
• Langunea prest jartzeko, eta espazioak, makineria, tresnak eta erremintak prestatzeko edo prestatuta daudela egiaztatzeko.
• Elikagaien eta edarien zerbitzu-aurreko, zerbitzuko eta zerbitzu-osteko prozesuak egiteko eta gainbegiratzeko, eta zerbitzugintza koordinatzeko, betiere gauzatze-esparrua eta ezarritako protokoloak kontuan izanik.
• Produkzio eta zerbitzuko unitateekin lotzen den administrazio-dokumentazioa betetzeko, eta aurrekontu-kontrolak, txostenak edo ondoriozko edozein jarduera egiteko, betiere informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabilita.
• Bezeroen eskaerei, iradokizunei eta erreklamazioei erantzuteko, eta, horrela, bezeroen iguripenak betetzeko eta haien gogobetetasuna lortzeko.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Lanak:
• Profesional honek sektore publikoko nahiz pribatuko jatetxe-arloko enpresa handietan, ertainetan edo txikietan egiten du lan. Kasu horretan, jatetxeko zuzendaritzaren edo gerentziaren mende edo hierarkian gorago dagoen horien baliokidearen mende betetzen dituzte haien egitekoak.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
• Elikagaien eta edarien zuzendaria.
• Jatetxe-arlo modernoaren gainbegiratzailea.
• Maîtrea.
• Aretoko burua.
• Taberna-kafetegiko arduraduna.
• Oturuntzetako burua.
• Cateringeko eragiketen burua.
• Sommelierra.
• Edarien erosketetako arduraduna.
• Ekonomatuko eta upeltegiko arduraduna.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Lehengaien hornikuntzaren kontrola. (99 o.)
• Taberna-kafetegiko zerbitzu-prozesuak. (198 o.)
• Jatetxeko zerbitzu-prozesuak. (264 o.)
• Sommelier-lanak. (100 o.)
• Jatetxe arloko zerbitzuen eta ekitaldien plangintza eta zuzendaritza. (180 o.)
• Elikadurako kalitatearen eta segurtasunaren eta higienearen kudeaketa. (66 o.)
• Gastronomia eta nutrizioa. (60 o.)
• Jatetxe arloko administrazio eta merkataritzako kudeaketa. (99 o.)
• Jatetxe arloko giza baliabideak eta taldeen zuzendaritza. (80 o.)
• Ingelesa. (165 o.)
• Atzerriko bigarren hizkuntza. (120 o.)
• Jatetxe arloko zerbitzuen zuzendaritzako proiektua. (50 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Ziklo honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu, klikatu HEMEN