Utilizamos cookies de Google Analytics para obtener estadísticas anónimas de uso y visitas de nuestra web. Al continuar su visita en este sitio, acepta el uso de cookies. Más información

ENPLEGURAKO PRESTAKUNTZA

Enplegurako Lanbide Heziketaren bitartez, lanean edo langabezian zaudela, prestakuntzari eutsi nahi badiozu, Lanbide Heziketak hartarako aukera ematen dizu. Enplegurako Lanbide Heziketak enplegurik gabeko langileentzako prestakuntza eta langile landunentzako prestakuntza hartzen ditu barnean.

Modulu Katalogoan oinarritutako prestakuntzak Profesionaltasun-Ziurtagiriak egiteko aukera emango dizu (iraupen txikiagoko Prestakuntza-Unitatetan). Atal edo zati horien ziurtagiria* lortu ahal izango duzu. Ziurtagiria osatzen duten zati guztiak (Prestakuntza-Unitate guztiak, alegia) gainditzen dituzunean, egin dituzun Prestakuntza-Moduluen ziurtapena lortuko duzu eta, horrela bada, Profesionaltasun-Ziurtagiria.

2018ko urrian Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta  Hezkuntza Sailak hitzarmen bat sinatu zuten . Honen bidez,  EAEko langabetuentzat  zein lana dutenentzat,  2018-2020 prestakuntza-programazioa egiteko mandatu-akordio bat sinatu da.

Leioako Ostalaritza Eskolak dohainik ematen ditu profesionaltasun egiaztagiriak.  Egiaztagiriak RD 34/2008 dekretruak  arautzen ditu eta  RD189/2013 dekretuak  eta EES/1897/2013 aginduak modifikatu dute.

Profesionaltasun agiri bat izateak curriculum profesionala hobetzen du,  prestakuntza ofiziala izanda, Administrazio Publikoak edo sektore pribatuak deitutako  hautatze prozesuetan lagunduko baitizu.

 

 

Contact