Utilizamos cookies de Google Analytics para obtener estadísticas anónimas de uso y visitas de nuestra web. Al continuar su visita en este sitio, acepta el uso de cookies. Más información

SUKALDARITZA ETA GASTRONOMIA

Sukaldaritza eta gastronomia
 

Erdi Mailako zikloa da, Ostalaritza eta Turismoa familia profesionalekoa.

Titulu honen konpetentzia orokorra da sukaldaritzako produkzioaren esparruan sukaldaritzako mota guztietako elaborazioak aurrez elaboratzeko, prestatzeko, kontserbatzeko, amaitzeko/aurkezteko eta zerbitzatzeko jarduerak gauzatzea, ezarritako kalitate-protokoloei jarraiki, eta higieneari, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumenbabesari buruzko arauen arabera jardunda.

Lanbide-irudi honek nagusiki ostalaritza-sektoreko enpresa handietan zein ertain eta txikietan garatzen du bere lanbide-jarduera, baina bere kontura ere lan egin dezake jatetxe arloko azpisektoreko establezimendu txikietan. Lanbide hau elikagaiak eta edariak aurrez elaboratzeko, elaboratzeko eta, hala badagokio, zerbitzatzeko prozesuak garatzen dituzten produkzio-sektoreetan eta -azpisektoreetan garatzen da, esate baterako ostalaritza-sektorean eta, horren esparruan, ostalaritzako eta jatetxe arloko azpisektoreetan. Horrez gain, elikagai gordinak aurrez elaboratzen eta merkaturatzen aritzen diren establezimenduetan, janari prestatuetan espezializatutak dendetan, elikagaiak biltegiratzen, ontziratzen eta banatzen aritzen diren enpresetan eta
beste zenbaitetan.

ZIKLOAREN MODULUAK ETA ORDUAK.

1. LEHEN IKASTURTEA.

  • Eskaintza gastronomikoak, 99 h
  • Elikagaien aurretiazko elaborazioa eta kontserbazioa, 297 h.
  • Sukaldaritzako teknikak, 330 h
  • Pastelgintzako eta gozogintzako oinarrizko prozesuak, 165 h
  • Elikagaien manipulazioko segurtasuna eta higienea, 66 h
  • Ingeles teknikoa, 33 h

 

2. BIGARREN IKASTURTEA.

  • Azkenburuak jatetxeetan, 168 h
  • Sukaldaritzako produktuak, 294 h
  • Prestakuntza eta lanbide-orientazioa, 105 h
  • Enpresa eta ekimen ekintzailea, 63 h
  • Prestakuntza lan-zentroetan, 380 h

SUKALDARITZAKO ETA GASTRONOMIAKO TEKNIKARIA

Sartzeko baldintzak:

Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo goi-mailako ikasketa-maila izatea.

• Oinarrizko lanbide-titulua izatea (oinarrizko lanbide-heziketa).
• Teknikariaren edo teknikari laguntzailearen titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) bigarren maila gainditu izana.
• Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez hamazazpi urte beteta izan beharko dira proba egiten den urtean).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

Sukaldaritzako produkzioaren esparruan sukaldaritzako mota guztietako elaborazioak aurrez elaboratzeko, prestatzeko, kontserbatzeko, amaitzeko/aurkezteko eta zerbitzatzeko jarduerak gauzatzea.

Profesional hau gai izango da:
• Sukaldaritzako elaborazioak gauzatzeko.
• Lehengaiei aplikatu beharreko aurreelaborazio- eta/edo lehengoratze-prozesuak gauzatzeko.
• Elaborazioen dekorazioa/amaiera egiteko.
• Sukaldaritzako jenero edo elaborazio bakoitzerako ontziratze- eta/edo kontserbazio-prozesuak gauzatzeko.
• Sukaldaritzako produkziorako beharrak zehazteko.
• Lehengaiak jasotzeko, biltegiratzeko eta banatzeko.
• Langunea prest jartzeko, espazioak, makineria, tresnak eta erremintak prestatuta.
• Laneko eta ingurumeneko segurtasun-protokoloak, higienekoak eta kalitatekoak produkzio-prozesu osoan zehar aplikatzeko.

Irakaskuntza horietan, honako zeregin hauetarako beharrezko ezagupenak hartzen dira barnean:
• Laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jarduerak egiteko.
• Elikagai-manipulatzaileen txartela lortzeko.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Lanak:
• Ostalaritzaren sektoreko enpresetan, eta elikagaiak aurrez elaboratzeko, elaboratzeko eta, hala badagokio, zerbitzatzeko prozesuak garatzen dituzten jatetxe arloko azpisektoreko establezimenduetan. Horrez gain, elikagai gordinak aurrez elaboratzen eta merkaturatzen aritzen diren establezimenduetan, janari prestatuetan espezializatutako dendetan, elikagaiak biltegiratzen, ontziratzen eta banatzen aritzen diren enpresetan eta beste zenbaitetan.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

• Sukaldaria.
• Partidaburua.
• Elikagaiak eta edariak produzitzeko eta zerbitzatzeko unitateetako ekonomatuko langilea.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Eskaintza gastronomikoak. (99 o.)
• Elikagaien aurretiazko elaborazioa eta kontserbazioa. (297 o.)
• Sukaldaritzako teknikak. (330 o.)
• Pastelgintzako eta gozogintzako oinarrizko prozesuak. (165 o.)
• Sukaldaritzako produktuak. (294 o.)
• Jatetxe-arloko postreak. (168 o.)
• Elikagaiak manipulatzeko segurtasuna eta higienea. (66 o.)
• Ingeles teknikoa. (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)


Ziklo honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu, klikatu HEMEN

SARBIDERAKO BALDINTZAK

Esteka honetan ikusgai dituzu Erdi Mailako Hezkuntza Zikloetara sartzeko eskakizunak.

Contact