Utilizamos cookies de Google Analytics para obtener estadísticas anónimas de uso y visitas de nuestra web. Al continuar su visita en este sitio, acepta el uso de cookies. Más información

Kalitate-politika

Leioako Ostalaritza Eskolak konpromisoa hartzen du bere ikasleei ostalaritzaren sektorean pilatutako esperientzian oinarritutako prestakuntza praktikoa eta teorikoa eskaintzeko, ekoizpen-sektorean txertatzea errazteko.

Gure nortasun-ezaugarri nagusia ikasleek Eskolak eskaintzen dituen zerbitzuetan egiten dituzten benetako praktikak dira. Zerbitzu horietara egunero etortzen dira bezeroak, eta haien gogobetetasuna gure hezkuntza-sistemaren barruan bete beharreko helburuetako bat da.

Gure zerbitzuak eskaintza gastronomiko zabal eta askotarikoan, zerbitzu zuzen eta adeitsuan eta prestatutako produktuen higiene- eta osasun-segurtasunean oinarritzen dira. Hori bermatzeko, arriskuen analisia eta kontrol-puntu kritikoak aztertzen dituen APPCC sisteman oinarritutako osasun-autokontroleko sistema bat ezarrita daukagu, gure produktuen higiene- eta osasun-kalitatea ziurtatzeko metodo eraginkor gisa.

Ingurumen-babesa

Ingurumena babesteko hiru printzipio

Zuzendaritzak, Eskolaren jarduerak ingurumenean eraginak sor ditzakeela jakitun, honako printzipio hauetan oinarritutako ingurumen-babeserako ikuspegia hartu du:

Prebentzioa

Gure jarduerek eta zerbitzuek ingurumenean izan ditzaketen ondorioak prebenitzea, garapen jasangarria lortzen lagunduz.

Araudia betetzea

Irakaskuntzan, ostalaritzan, laneko arriskuen prebentzioan eta ingurumen-babesean indarrean dauden lege-eskakizunak betetzea.

Ikasleen prestakuntza

Ikasleek Eskola beharrezko gaitasunekin amaitzen dutela bermatzea, etorkizunean ekoizpen-sektorean egingo dituzten jarduerek ahalik eta ingurumen-inpaktu txikiena izan dezaten.

Aipatutako helburuak lortzea errazteko, Eskolak bere ikasleen, langileen eta ostalaritza-zerbitzuetako bezeroen gogobetetasunera bideratutako kudeaketa-sistema bat dauka, baita etengabeko hobekuntzarekin konprometitutako antolaketa bat ere.

Contact