OKINTZAKO ETA PASTELGINTZAKO JARDUERETAKO OINARRIZKO PROFESIONALA
Sartzeko baldintzak:
Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko, baldintza hauek bete behar dira aldi berean:
• Hamabost urte beteak izatea, edo dagokion urte naturalaren barruan betetzea, eta hamazazpi urte baino gehiago ez izatea zikloan sartzean edo dagokion urte naturalean.
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloa edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila eginda izatea.
• Irakasle taldeak gurasoei edo legezko ordezkariei Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat hastea proposatu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Okintzako eta pastelgintzako produktuak elaboratzeko lehengaiak eta produktu osagarriak jasotzeko eta prestatzeko oinarrizko lanak egiteko, kalteak saihestuta eta prozesuaren erritmoa kontrolatuta.
• Lan-eremua (mahaiak, makineria eta lanabesak) prestatzeko eta eskatzen dizkioten lehengaiez hornitzeko.
• Okintzako eta pastelgintzako oinarrizko produktuak aurrez elaboratzeko eta elaboratzeko zonetan jeneroak eta lehengaiak argibideei jarraiki berrezartzeko.
• Okintzako eta pastelgintzako produktu kontserbatuak lehengoratzeko, eta, horretarako, besteak beste, desizozteko teknika egokiak erabiltzeko.
• Okintzako, opilgintzako eta pastelgintzako aurretiazko elaborazioak eta elaborazio konplexuak egiteko, argibideei jarraituta eta lehengaiak manipulatzeko teknikak aplikatuta.
• Okintzako, opilgintzako eta pastelgintzako aurretiazko elaborazioak eta elaborazioak kontserbatzeko, horretarako gerora lehengoratu eta erabili ahal izatea bermatuko duten hainbat metodo erabilita, hala nola hoztea eta hutsean ontziratzea, besteak beste.
• Saltzera zuzendutako okintzako eta pastelgintzako produktuak ontziratzeko, enbalatzeko eta etiketatzeko eta segurtagailuz hornitzeko, horretarako makina eta tresneria egokiak erabilita.
• Okintzako, opilgintzako eta pastelgintzako produktu burutuak modu erakargarrian aurkezteko, hobeto sustatu eta sal daitezen eta enpresaren irudiari erantzun diezaioten, merkataritza-irizpideei eta beste zenbait adierazpeni jarraiki.
• Salmentak dirauen bitartean edo beste edozein unetan bezeroei arreta emateko, ezarritako prozedurari eta protokoloei jarraiki.
• Tresneria eta lanabesen funtzionamenduan antzemandako disfuntzioak eta anomaliak bere goragokoari jakinarazteko, horretarako fitxak edo ezarritako beste komunikazio-prozedura batzuk erabilita.
• Bere ingurune fisiko, sozial, pertsonal eta produktiboarekin zerikusia duten iragartzeko moduko arazoak konpontzeko, eta, horretarako, arrazoibide zientifikoa eta zientzia aplikatuek eta gizarte-zientziek emandako elementuak erabiltzeko.
• Garapen pertsonala eta soziala ahalbidetuko duten eguneroko hainbat testuingurutan modu osasungarrian jokatzeko, eta, horretarako, giza osasunerako ohitura eta eragin positiboak analizatzeko.
• Ingurumena kontserbatzera bideratutako jarduketak baloratzeko, eta, horretarako, haren orekan eragina izan dezaketen eguneroko jardueren ondorioak bereizteko.
• Autoikaskuntzara eta bere ingurune pertsonal, sozial edo profesionalaren hainbat testuingurutan erabiltzera bideratutako informazioa lortzeko eta komunikatzeko, bere eskueran dituen baliabideak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien berezkoak erabilita.
• Kultura-aniztasunarekiko, ondare historiko eta artistikoarekiko eta adierazpen kultural eta artistikoekiko errespetuz eta sentikortasunez jarduteko, eta, horretarako, aberaste pertsonal eta sozialaren iturri gisa erabiltzea eta gozatzea baloratzeko.
• Hainbat testuinguru sozial edo profesionaletan eta eskueran dituen bitarteko, bide eta euskarrien bitartez argi, zehatz eta hitz-jarioarekin komunikatzeko, eta, horretarako, gaztelaniaren eta, hala badagokio, hizkuntza koofizialaren ahozko eta idatzizko baliabide linguistikoak erabiltzeko eta egokitzeko.
• Laneko ohiko egoeretan zein egoera pertsonal eta sozialetan komunikatzeko, eta, horretarako, atzerriko hizkuntzan oinarrizko baliabide linguistikoak erabiltzeko.
• Eskueran duen informazio historikoa eta geografikoa abiapuntu hartuta, gizarte garaikideetako gertakari eta fenomeno bereizgarriei buruzko azalpen xumeak egiteko.
• Bere lan-jardueran izandako aldaketa teknologikoen eta antolamendukoen ondoriozko lan-egoera berrietara egokitzeko, eta, horretarako, eskueran dituen prestakuntza-eskaintzak erabiltzeko eta baliabideak informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidez aurkitzeko.
• Bere mailari dagozkion zereginak autonomiaz eta erantzukizunez betetzeko, eta, horretarako, esleitutako lanean kalitate- eta eraginkortasun-irizpideak erabiltzeko eta lan hori bakarka zein talde bateko kide gisa egiteko.
• Eraginkortasunez komunikatzeko, eta, horretarako, bere lan-esparruan esku hartzen duten pertsonen autonomia eta konpetentzia errespetatzeko eta egindako lanaren kalitatea erdiesten laguntzeko.
• Lan-jarduerak egitean arriskuen prebentzioko eta laneko segurtasuneko neurriak bere gain hartzeko eta betetzeko, kalte pertsonalak, lanekoak eta ingurumenaren gainekoak saihestearren.
• Bere lanbide-jarduerari dagozkion kalitate-arauak, irisgarritasun unibertsalari eta guztientzako diseinuari buruzkoak betetzeko.
• Bere lanbide-jardueraren prozedurak hautatzean espiritu ekintzailea, ekimen pertsonala era erantzukizuna izateko.
• Dagokion jardueraren ondoriozko eskubideak baliatzea eta betebeharrak betetzea, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera, eta bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean aktiboki parte hartuz.
Irakaskuntza horiek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak egiteko beharrezko ezaupideak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Okintzako eta opilgintzako laguntzailea.
• Pastelgintzako laguntzailea.
• Pastelgintzako biltegiko laguntzailea.
• Pastelgintzako saltokiko enplegatua.
• Biltegiko laguntzailea.
• Salmentako laguntzailea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Erdi-mailako heziketa-ziklo bat (titulu honek lehentasuna izango du Ostalaritza eta Turismoa, Elikagaien Industriak eta Merkataritza eta Marketina lanbide-arloetako erdi-mailako titulu guztietarako onartua izateko).
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek okindegi eta pastel-dendetan egiten du lan, produkzio-sektore horretako enpresa txiki, ertain eta handietan besteren kontura jardunez. Halaber, produktu horiek ekoitzi eta saltzen dituzten saltoki txikietan ere lan egin dezake, argibideei jarraiki eta nolabaiteko autonomia-mailarekin.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako moduluak:
• Okintzako oinarrizko prozesuak. (231 o.)
• Pastelgintzako oinarrizko prozesuak. (264 o.)
• Okintzako eta pastelgintzako banaketa. (96 o.)
• Elikagaien industriako eragiketa osagarriak. (132 o.)
• Bezeroentzako arreta. (72 o.)
• Pastelgintzako ore eta produktuen elaborazioa. (96h o.)
• Txokolate, gaileta, pasta eta izozkien elaborazioa. (96 o.)
• Zientzia aplikatua I. (165 o.)
• Zientzia aplikatua II. (144 o.)
• Komunikazioa eta gizarte I. (165 o.)
• Komunikazioa eta gizarte II. (168 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (53 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (260 o.)
• Tutoretza eta orientabidea I. (33 o.)
• Tutoretza eta orientabidea II. (25 o.)
Ziklo honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu, klikatu HEMEN