Erdi Mailako Zikloa da hau, Elikagaigintza lanbide arlokoa.
Elikagaien Lanketarako Teknikari tituluaren konpetentzia orokorra ikaslea elikagaiak lantzeko eta ontziratzeko trebatzean datza, tresneriaren mantenimendua eginez, elikagaien segurtasun eta higienerako araudiak ezarriz eta ekoizpen, biltegiratze eta banaketa prozesuak kudeatuz, beti ere kalitate eta eraginkortasun estandarrak betez.
Profil honetako profesionalak elikagaigintzako tamaina desberdinetako enpresetan jardungo du, sektore publikoan zein pribatuan. Jarduera anitzetan lan egiteko trebatuko da: lehengaien harrera, ekoizpen-tresneriaren prestaketa eta erabilpena, lanketa, ontziraketa eta bilketa eragiketen kontrola, produktu bukatuen kalitate-kontrola, biltegiratzea eta bidalketa.
ELIKAGAIEN ELABORAZIOKO TEKNIKARIA
Sartzeko baldintzak:
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo goi-mailako ikasketa-maila izatea.
• Oinarrizko lanbide-titulua izatea (oinarrizko lanbide-heziketa).
• Teknikariaren edo teknikari laguntzailearen titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) bigarren maila gainditu izana.
• Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez hamazazpi urte beteta izan beharko dira proba egiten den urtean).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Elikagaiak elaboratzea eta ontziratzea, produkzio eta kalitateko planen arabera, eta, horretarako, tresneriaren lehen mailako mantentzea egitea eta elikagaien higienearen eta segurtasunaren arloan, ingurumen-babesaren arloan eta laneko arriskuen prebentzioaren arloan indarrean dagoen legeria aplikatzea.
• Lehengaiak eta gai osagarriak hornitzea eta biltegiratzea, produktuaren ezaugarriak kontuan izanik.
• Produkzio-sistemak eta -tresneria produkzio-prozesuaren eskakizunen arabera erregulatzea.
• Elikagaiak elaboratzean, prozedura-eskuliburuaren arabera kontrolatzea eragiketak.
• Produktu bakoitzaren eskakizunen arabera aplikatzea kontserbazio-tratamenduak.
• Elaboratutako produktuak ontziratzea, etiketatzea eta biltzea, eta, hala, produktuak banatzean eta merkaturatzean horien integritatea ziurtatzea.
• Produktu burutuak biltegiratzea eta, horretarako, izakinen kontrola egitea eta bidalketa egiaztatzea.
• Tresneria eta instalazioak prestatzea eta mantentzea, eta funtzionamendua eta higienea kalitate, segurtasun eta eraginkortasuneko baldintzetan bermatzea.
• Erregistroak eta gertakarien parteak osatzea, kalitate-prozedurak erabiliz.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Okintzako eta opilgintzako laguntzailea.
• Pastelgintzako laguntzailea.
• Pastelgintzako biltegiko laguntzailea.
• Pastelgintzako saltokiko enplegatua.
• Biltegiko laguntzailea.
• Salmentako laguntzailea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Profesional honek honako eremu funtzional hauetako enpresa txiki, ertain edo handietan egiten du lan: lehengaiak eta materialak hartzearen arlokoetan, produkzio-tresneria prestatzearen eta maneiatzearen arlokoetan, elaborazio-eragiketak kontrolatzearen arlokoetan, elaborazio, ontziratze eta enbalajeko eragiketak kontrolatzearen arlokoetan, eta produktu burutuen kalitate-kontrolean, biltegiratze-lanetan eta bidalketan laguntzen duten arlokoetan.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Lanbide eta lanpostu adierazgarrienak dira:
• Elikagaien elaboratzailea.
• Elikagaiak tratatzeko eta elaboratzeko makina eta tresnerien operadorea.
• Ontziratzeko eta enbalatzeko lerroen operadorea eta kontrolatzailea.
• Harreragilea eta biltegizaina.
• Produkzio-lerroetako lehengaien eta materialen biltzailea.
• Dosifikatzailea.
• Lerroko ikuskatzailea.