AURREMATRIKULA 2026-2027: Datak eta dokumentazioa

Idazkaritzako ordutegia: 8:30etatik 15etara.

- Ikastetxean, maiatzaren 4tik 22ra, biak barne.

- On-line maiatzaren 4tik 22ra. Eskabidea on-line egiten bada, interesdunak artxiboa erantsi beharko du beharrezko dokumentazioarekin batera, edo, ondoren, aukeratutako zentrora joan beharko du ezarritako epeetan, NANa edo identifikazio-agiria eta kasu bakoitzean dagokion dokumentazioa entregatzeko. Oso garrantzitsua da jarraibideak irakurtzea.

- Eskabidea aldatzeko edo zuzentzeko aukera: maiatzaren 22ra arte

- Ikasketa-espedientea: ekainaren 30era arte

- Onartuen behin-behineko zerrendak: uztailaren 6a

- Zerrenden erreklamazioa: uztailaren 9ko,12:00ak arte

- Behin betiko zerrendak: uztailaren 13a

 

AURREZ IZENA EMATEKO DOKUMENTAZIOA: 

- NAN/NIE.      Ez baduzu, DIE eskatu behar duzu eskolan. Aurrez aurre egin behar duzu, eta erroldatzea eta pasaportearen kopia behar dituzu.

- Espediente akademikoa. Ikasle batek hainbat mailatarako eskabidea aurkeztu nahi badu (EM eta GM), horietako bakoitzerako egokiak diren espedienteak aurkeztu beharko ditu.

- Barematu daitezkeen beste dokumentu batzuk (hezkuntza-premia bereziak, kirolariak...)

 

♦ Ikasketak atzerrian egin badituzu, informazio hori interesgarria izan daiteke zuretzat.

 

GARRANTZITSUA!!!

Lanbide Heziketako ziklo batean plazak esleitzeko prozesuan parte hartu nahi duten pertsona guztiek aurrematrikula egin beharko dute.

Aurrematrikulan eskatu beharreko plaza-kopurua ez dago mugatuta. Zenbat eta plaza gehiago eskatu, orduan eta probabilitate handiagoa izango du sistemak plaza bat esleitzeko. Horregatik, eskabidean gutxienez 10 aukera sartzea gomendatzen dugu.

~ AURREMATRIKULA ON-LINE ~

 

Aurrematrikula on-line egin dezakezu Ikasgunea plataformaren bidez.

Sartu ahal izateko erregistratu egin behar zarela gogoraratzen dizugu. Ikasgunea erabiltzeko gidaliburua.

Sar zaitez hemendik IKASGUNEA plataforman aurrematrikula on line egiteko.


SARTU IKASGUNERA
MATRIKULA ONLINE EGITEKO

Argibiderik behar baduzu, deitu Eskolako Idazkaritzara.

 


2. MAILARAKO ESKAERA

Beste ikastetxe batean matrikulatuta dauden eta ikasketak Leioako Ostalaritza Eskolan amaitu nahi dituzten ikasleak, galdetu idazkaritzan